Bertsos - View details   To know more about this section

1993-06-13 Lekunberri (N) Jaialdia [Bertsoa] / Manolo Arozena, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1993-06-13 Lekunberri (N) Jaialdia
Conductor
Elizagoien, Bittor
Bertsolaris / Authors
Arozena, Manolo
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Mañukorta, gezurra irudi badu ere, mediku ospetsu bat dugu, operatzen aritzen den zirujanoa. Gaur kirofanora joan zara, pertsona bat operatzera, eta nor izango, eta zure etsairik haundiena: M. Arozena han dago mahaian etzanda.

Description

Melody
Bedeinkatua izan dedila I-A
Stanza name
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1993-06-13 Lekunberri (N) Jaialdia [Bertsoa] / Manolo Arozena, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"

Stanza name:  Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mañukorta:
Mundu honetan bizi izateko
danok maitatzen deu, baina
ahalbait ondoen sendatu nahi det
nere etsairik haundina.
M.Arozena:
Nahita ere ezin ongi egin nik
sendagileai harrera,
esan zaidazu zuk zein lekutan
egin zenduen karrera.
Mañukorta:
Unibertsidade batean nik
ikasi oso astuna;
behar bezela sendatuko det
zuk daukazun osasuna.
M.Arozena:
Honen aurrean hemen nago ni
aguanta ezin dan minez...
Gizarajoa, albaiteroa
izango da hau gutxinez.
Mañukorta:
Karrera on bat egina daukat
berdin lur, zeru ta lainu.
Euskal Herriko onena degu
hemen gaurkoz "Doctor Mañu".
M.Arozena:
"Doctor Mañu" honek sendagiletan
egina du bere plana,
baina, mesedez, oraindik neri
zuk ez gaur sartu labana.
Mañukorta:
Arnasa ere juxtu-juxtuan
zuk dadukazu hotz-hotza,
lehengua kendu ta ipiniko'izut
arkume baten bihotza.
M.Arozena:
Arkumearen bihotzarekin
ez naiz ongi ibiliko;
seguru asko akabo bertsok,
oraingotikan naiz hilko.
Mañukorta:
Ez zaitez jarri mediku on bat
bildurrarekin tentatzen,
arnasarekin ikasiko'ezu
bertso hobiak kantatzen.
M.Arozena:
Medikutzako tipo raro hau
ez dut inolaz onartzen,
honek bakarrik nola dakien
behian azpik ateratzen.
Mañukorta:
Buruak ere jarritzen ditut
oso argi eta txukun:
horren ondoren irtengo zera
Euskal Herriko txapeldun.
M.Arozena:
Berriro ere hemen ari da
fanfarroi baten antzera;
ez zera txarra, egia esan,
hortako kapaz bazera.
Mañukorta:
Halabeharrez egiten badet
egiteko ahalegina,
edozertako ipinitzen det
nik gizonaren makina.
M.Arozena:
Gerritik behera ez nago gaizki,
gerritikan gora duda,
eta bildurrez operatzera...
Zer animali heldu da?
Mañukorta:
Zu lasai-lasai etorri zaitez,
Naparruako kaikua;
goi partea nik konponduko'izut
ta andreak azpikua.
M.Arozena:
Oraindik nago mundu honetan
asko bizitzen egarri;
mesedez, behintzat, zuk daukazunik
neri ez zaidazu jarri.
Mañukorta:
Hogei urtian ikasi nuen
"Doctor médico" eskola,
ta hiru saltoz jarriko dizut
gerri azpiko pistola.
M.Arozena:
Pistola kontuk aipatu ditu
Dotor Mañuk berehala;
itxusia ta, igerri diot,
gainea marikoia dala.
Mañukorta:
Gaizki esanda oin ekarri nau
ni gaixo honek letxera;
nahiko milagro egin det eta
orain goazen etxera.