Bertsos - View details   To know more about this section

1993-08-21 Ibarra Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1993-08-21 Ibarra Jaialdia
Conductor
Aranalde, Joxe Mari
Bertsolaris / Authors
Gorrotxategi, Jose Luis
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
"Gaztearen ametsa lagun bikaina eta urrez betetako kutxa omen da. Zure alabak lagun bikaina badu baina urrezko kutxarik ez, eta galdera hau egin dizu: Dirua nola egiten da?"

Description

Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1993-08-21 Ibarra Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hau egoera! Hemen da lurra,
goian omen da zerua,
tarte horretan, zerbait lortu nahi
eta ez da segurua.
Alaba maite, une batean
jaso ezazu burua,
zure galderai erantzutea
baida nere helburua:
asko irabazi, gutxi gastatu,
hola egiten da dirua.(bis)

Baina diruan amets hutsean
ez zaitez inoiz erori,
ametsa ustel gertatu zaie
zoritxarrean askori;
diruak sortzen ditu munduan
makina bat kategori,
horrek sortzen du hemen fama ta
jartzen gaitu gori-gori.
Maitetasuna falta badezu
zertako da beste hori? (bis)

Gazte zera ta goza ezazu
mundu honeta aurrena;
lana aurkitu eta jornal bat
izango dezu hurrena;
etzazu pentsa dirua pila
ta konpontzen denik dena,
hain laburra da ezereza dan
gizakiaren azkena,
daukan pixkakin konforme dana
bera da aberatsena.(bis)