Bertsos - View details   To know more about this section

1993-06-12 Errezil Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1993-06-12 Errezil Jaialdia
Conductor
Agirretxe, Manuel
Bertsolaris / Authors
Murua, Iñaki
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Iñaki, gaur hire semetxoak galdetu dik: "Zer da tortura?"

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1993-06-12 Errezil Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Galdera hori erantzutea
ez da hain zaila benetan,
probatu ez duen asko ez dago
gure Herri zahar honetan:
hartzen zaituzte zakurtzar hoiek
gauez beren eskuetan,
eta kolpeka gau osoz euki
busti arte odoletan.

Esposak lotu ta ostikoka
bota gelaren baztarren,
gero kolpeak eta galderak
berriro ahalik azkarren.
Azkena esan beharrekoak
botatzen dizute aurren,
eta, semetxo, hori guztia
euskaldun izatearren.

Gero ondoren, nahi eta nahi ez,
probatzen da espetxea,
azken urtetan abertzaleon
gure bigarren etxea,
ta han sarritan gertatu ohi da
ajolik gabe hiltzea...
Hauxe bakarrik nahi dut zuretzat:
torturaik ez probatzea.