Bertsos - View details   To know more about this section

1993-10-31 Ea Jaialdia [Bertsoa] / Ireneo Ajuria, Jon Enbeita

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1993-10-31 Ea Jaialdia
Conductor
Aranburu, Natxi
Bertsolaris / Authors
Ajuria, Ireneo
Enbeita, Jon
Exercise
Binaka omentzea
Proposed topic
Gaurko jai eta inguru honen ganean.

Description

Melody
Omendu nahian etorri gara
Stanza name
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

People
Bermeosolo, Juan "Gaztelu"
Totorikaguena, Joxe Mari "Zesterue"

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1993-10-31 Ea Jaialdia [Bertsoa] / Ireneo Ajuria, Jon Enbeita

Stanza name:  Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Enbeita:
"Gaztelu" eta "Zesterue"ri
lehenengo nahi deutset kanta,(bis)
beste guztiok arren parkatu
gaur euren eguna da ta. (bis)
Ajuria:
Egia esan bikote honek
badauka hainbat meritu: (bis)
ondratu dabe Euskal Herria;
altzatu dabe Natxitu. (bis)
J.Enbeita:
Ta emazteak goratzen noa
euren gizonen antzean,(bis)
beti andra bat egoten baida
gizon haundien atzean. (bis)
Ajuria:
Beti ez dogu izaten gero
zuk esan dozun antzean, (bis)
gizonak juergan tabernan eta
andrea berriz etxean. (bis)
J.Enbeita:
Tabernarako bertsolaria
beti izan dogu fina, (bis)
ez daukazue meritu gitxi
Pantxike eta Rufina. (bis)
Ajuria:
Hala ta ere sentimentuak
bihotz barnean gorderik,(bis)
golfo samarrak izanagatik
ez dauke gizon hoberik. (bis)
J.Enbeita:
Gaur jaso dabe gure gizonak
bertsolariaren ondrak; (bis)
bertsotan eurak, baina seguru
puntutan hobeak andrak. (bis)
Ajuria:
Beraz andrak pe egon ohi dira
bertsolaritzan sartuta, (bis)
horregatikan etorten ziran
primeran preparatuta. (bis)
J.Enbeita:
Nekeak nahikoak izango ziran,
gaur, beraz, danok alaitu; (bis)
omena eta esker beroa
ez daitela hemen amaitu. (bis)
Ajuria:
Bikote honek Natxitun badu
ondo merezita sona;(bis)
besarkada bat ta ondo gorde
herriaren eskerrona. (bis)