Bertsos - View details   To know more about this section

1993-02-13 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1993-02-13 Zestoa Jaialdia
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Lopategi, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Galdera konprometitu xamarra egin behar diot honi: Hire txapelaren aginte aldiak aurten bukatu behar al du ala?

Description

Melody
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1993-02-13 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Orain hogeita hamabost urte
txapelketetan sarrera
egin nuen da orain gazteak
jartzen didate barrera,
nola-nahi ere txapel batekin
bukatu nuen karrera,
lasaitasuna gozatu nahi det
hurrengo urtetik aurrera.

Hainbeste plaza, hainbeste bertso,
erdi txar ta erdi edar,
aldi batzutan poza sortu ta
bestetan eragin negar,
hamar bat txapelketa hoietan
Euskal Herri hontan zehar,
hirurogeira hurbildu naiz ta
gerra gehiago ez det behar.

Astun samarra gertatu ohi da
txapeldun baten kargua,
orain gazteak har dezatela
nik daramadan gradua,
nola-nahi ere dakizutenez
aurreraturik ordua,
Peñak aspaldi hartu du hemen
Baltzaren errelebua.