Bertsos - View details   To know more about this section

1994-10-30 Zornotza Lagun-artekoa [Bertsoa] / Ireneo Ajuria, Mikel Urdangarin

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1994-10-30 Zornotza Lagun-artekoa
Conductor
Ormaetxea, Aitor
Bertsolaris / Authors
Ajuria, Ireneo
Urdangarin, Mikel
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bota behar duten baso bateko bi zuhaitz zarete. Mikel Urdangarin botatzeko markatuta dago, eta Ireneo ez. Motosierra hotsa gero eta hurrago.

Description

Melody
Nafarroako mendi gainetan
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1994-10-30 Zornotza Lagun-artekoa [Bertsoa] / Ireneo Ajuria, Mikel Urdangarin

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Urdangarin:
Enbor erdian jarri didate
marka edo-ta batxea,
haizkora labain zorrotz horrekin
nigana dator trantzea,
ta alperrik da azalpenetan
denbora horrela galtzea,
zein ezberdina den pinu baltza
edo haritz jaiotzea.(bis)
I.Ajuria:
Hala ere nik sentitutzen dut
esateko ez naiz lotsa,
desberdin gara jaiotzez baina
biok bizi dugu poza,
marka zaitue eta hor dator
motosierraren hotsa,
galdetzen nator zelakoa den
gizon batzuen bihotza.(bis)
M. Urdangarin:
Ta datorrena ikusi ahala
mundua zein den ustela,
erdi erditik moztu beharra
hau astakeri itzela,
eta dakusat zu be zuhaitz zu
oindik ohartu ez zarela,
haizkolariek eta abarrek
bihotzik ez daukatela.(bis)
I.Ajuria:
Pinu beltzaren gerizpe horrek
ez dira oso atseginak,
garai batean neuk be egin nitun
zure kontra ahaleginak,
usteldu ziren lora edarrak
eta maldako jardinak,
gaurtik aurrera izango dira
urretxak eta urdinak.(bis)