Bertsos - View details   To know more about this section

1994-12-11 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1994-12-11 Markina-Xemein Jaialdia
Conductor
Lejardi, Jose Mari "Gabixola"
Bertsolaris / Authors
Ibarra, Iratxe
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Nola ikusi duzue batak bestea Bizkaiko Bertsolari Txapelketan?

Description

Melody
Eguna pasa nekean eta
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1994-12-11 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mañukorta:
Ostegunean Durangon nintzan
ez zan jaialdi tristia;
buru argia, kantatzen zuan
lasai nahi zuen guztia,
txispa oneko bertso alaia
esakera ta txistia,
berdingabeko neskatxa degu
gure herriko gaztia.(bis)
Ibarra:
Final erditan ez ginen egon
gu biok oso trankilak,
baina halere ondo pentsatuz
ez geunden bate isilak,
bertso politak bota zituen
benetan Mañu abilak,
horrenbestean eingo ez du ba,
Jainkumendiko mutilak!(bis)
Mañukorta:
Umore eta txispa hoiekin
txapelketan dago noski,
hala beharrez tamaino hortan
entzundakuak badaki,
hau entzun eta Mañukortak han
hau egin zun erabaki:
Nere ordezkua Markiñak badu,
hiltzeko ere ez naiz gaizki.(bis)
Ibarra:
Finalerako gordeta dauka
Gregoriok hainbat kemen,
bere bertsoak botako ditu
ondo eta garden-garden,
lehen postua lortu dezake
garbi esaten dut hemen,
ondo pentsatuz txapela berai
gelditzen zaio hobeen.(bis)
Mañukorta:
Txapel kontuan izan litezke
guztizko karga astunak,
sagardotegi ta herri afarian
nahiz ta izan jardunak,
esakera bat asmatu zuen
lehenagoko jakitunak,
txapel haundirik ez dula behar
bate bururik ez dunak.(bis)
Ibarra:
Mañurentzako ez da hain ona
lehen postuaren eza,
noizbaiten hori lortzea baitu
honek betiko ametsa,
kontseju on bat eman nahi dizut,
eman nahi dizut babesa,
denbora hartu eta bertsoa
gutxinez birritan pentsa.(bis)
Mañukorta:
Hara Iratxe zuk badakizu
hor Mañukortaren berri,
pentsatu gabe garbi-garbiak
nik kantatzen ditut sarri,
ta gazte hoiei esango diet
danen eskarmentugarri,
hainbat denbora behar baldin bada
idatzi eta ekarri.(bis)
Ibarra:
Idazten ere hor ibiltzen da
hainbat ta hainbat jende arrunt,
baina guk kanta egiten dugu
behintzat idazte horren truk,
egitan diot finalerako
nik ondo ikusten zaitut,
baina ez nazazu txarto begitu
txapela kentzen badizut.(bis)