Bertsos - View details   To know more about this section

1994-03-11 Gernika-Lumo Sariketa [Bertsoa] / Ibon Iza, Aritz Lopategi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
BBK Sariketa (2. 1994)
Performance
1994-03-11 Gernika-Lumo Sariketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Iza, Ibon
Lopategi, Aritz
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Ibon zu taxista zara, eta Haritz bezeroa. Bezeroak kotxera igon eta zera esan dio taxistari: "segi kotxe horri".

Description

Melody
Kantatzera nijoa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1994-03-11 Gernika-Lumo Sariketa [Bertsoa] / Ibon Iza, Aritz Lopategi

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Iza:
Oso trankil joan zait
gaurko sesioa,
taxista izatea
nire afizioa,
baina ondoko honek
sortuz bizioa,
pelikuletan nago
hau emozioa!
A.Lopategi:
Holakorik ejatzu
pasatu askotan,
eta beraz gaurkoan
ezin egon lotan,
"jarraitu kotxe horri"
dinotzut gogotan,
lapur haundi bat doa
horko kotxe hortan.
Iza:
Arpei itsusia dauka
jarririk arreta,
eta nola ez nagon
oraindik erreta,
etzara ba izango
ertzainen sekreta,
bestela kotxetikan
bazoaz kolpeka.
A.Lopategi:
Nire itxuran jarri
al dozu arreta,
lagun etzaite jarri
nirekin erreta,
ta ez nagizu bota
kotxetik kolpeka,
ni guardia zibilen
jefea naiz eta.
Iza:
Hau hor egon liteke
begirauta aurrez,
euskaldun itxuragaz
etorri da berez,
ertzainak hor badauka
hainbeste interes,
eta aita baltza da
nik entzun dudanez.
A.Lopategi:
Hementxe lortu dogu
guk nahiko armoni,
eta itxura txarrik
ez jaku komeni,
aitan adibidea
hemen ez ipini,
hain zuzen ere bera
hartzera noa ni.