Bertsos - View details   To know more about this section

1994-09-03 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Imanol Epelde

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Lizardi Saria (18. 1994. Zarautz)
Performance
1994-09-03 Zarautz Sariketa
Gai-emailea
Laskibar, Arantxa
Bertsolaris / Authors
Agirre Goia, Unai
Epelde, Imanol
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Epelde, herriko okindegiko nagusia haiz, herriko kontu guztiak jakiten dituena. Eta Agirre berriz herriko ileapaindegikoa. Noizbait egokitu zaio Epelderi ere, hobe berandu inoiz ez baino, ileapaindegira joatea.
Gaiari oharrak
BEGIRATU

Description

Melody
Praixku Galtzazarreta A
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1994-09-03 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Imanol Epelde

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Agirre:
Nere abildaderik
ezin det ezkuta,
honek negoziorik
egiten ez du ta,
iliak tente eta
bekainak beztuta,
horrela zerbait gehio
salduko dezu ta.
Epelde:
Garaia zan horretan
beinepein jausteko,
horregatik ilea
moztean hasteko,
esan nahi dizut horrela
ta ez nahasteko,
rape moztu zaidazu
gero ez mozteko.
U. Agirre:
Lagun ez naiz jarriko
orain zure kontra,
nik rapera moztea
ez bait zait inporta,
horregatikan orain
zuk ni ez gorrota,
ogietan bait dabiltz
zorriak saltoka.
Epelde:
Ile luzearekin
nahiko enbarazu,
hargatik ondo mozteko
egin dizut kasu,
leheno baino askoz ere
hobe jar nazazu
ta modu onenean
egin ezaidazu.
U. Agirre:
Erakutsi behar det
orain nere maila,
eskatu dezun era
nahi bait nuke alla,
horretan ere badet
nahiko abantaila,
zu hobeto uztea
ez da oso zaila.
Epelde:
Bezeroak zaintzeko
hau modu txarrena,
orain jasan beharko du
bere ondorena,
hemendik juatea
litzake onena
eta makinarekin
moztuko det dena.