Bertsos - View details   To know more about this section

1994-07-03 Amoroto Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1994-07-03 Amoroto Jaialdia
Conductor
Anakabe, Jose Luis
Bertsolaris / Authors
Sorozabal, Jokin
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Uztailaren 17an ikurrinaren ehungarren urtehurrena ospatzen denez, kantaiozu ikurrinari. (Aurrean Amorotoko ikurrin zahar bat zeukaten).

Description

Melody
Aita izena kanta beharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1994-07-03 Amoroto Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Sorozabal

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ikurrinaren irudi hori
denok dugu gogokoa,
esan nahi baitu Euskal Herriko
ikur ta logotipoa,
ikurrin asko dago gaur egun
bertso baten antzekoa,
batzuk itxura bikaina bainan
esanahirik gabekoa,
eta hau berriz itxura txarra
baina esanahi haundikoa.

Ikurrin hori jaso zuenak
igual ez zuen espero,
gaur egunean izango zunik
hainbat euskaldun bezero,
traste zaharrak jaso beharrak
sortzen du hainbat endredo,
baina garaian detaileren bat
norberak izanez gero,
inoiz ez dago esaterikan
zer balioko dun gero.

Ehun urte dira ikurrin hori
jarri zutela aidean,
oraindik ere ez da ikusten
hori galtzeko bidean,
azken aldian zeremonia
pranko badugu tartean,
nahiago nuke iraungo balu
behintzat beste ehun urtean,
gutxi edo asko, iraungo du bai,
denok nahi dugun artean.