Bertsos - View details   To know more about this section

1995-06-17 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Xabier "Euzkitze"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1995-06-17 Bergara Jaialdia
Conductor
Aristegi, Maite
Bertsolaris / Authors
Xabier "Euzkitze"
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zer da bertsolaritza ekologikoa?

Description

Melody
Hasiko al naiz hasiko al naiz
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1995-06-17 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Xabier "Euzkitze"

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O bertsozale, hau zer den garbi
esan nahi nizuke zuri,
aspaldi hontan bada hamaika
tximista, trumoi ta euri.
Bertsozalea kolpetik erre
egin zaigula dirudi;
mendian ere lehengo hariztiak
bihurtu dira pinudi.

Konparazio kaskarra al zen?
guztiak isilik daude;
agian ez dut esplikatzeko
behar aina abildade.
Izan nahi degu jarraitzailego
sutsu ta onaren jabe,
jendea gure atzetik izan
baina inor erre gabe.

Askotan gure uste on denak
izaten dira alperrik,
baina neretzat azken boladan
egin dugu lan ederrik,
baina ez dago bizpahiru urtetan
dena bukatu beharrik,
gaurko moda hau ez bedi izan
moda txoro bat bakarrik.