Bertsos - View details   To know more about this section

1995-01-06 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1995-01-06 Hernani Jaialdia
Conductor
Agirre Goia, Unai
Bertsolaris / Authors
Gorrotxategi, Jose Luis
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Planchuelo, San Cristobal, Barrionuevo, Damborenea... Zer esaten ditek izen hauek?

Description

Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1995-01-06 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hainbeste izen entzunda gero
barrenak ia jo dit lur,
halaxe dira baina sinisten
ere ez da oso samur,
gizatasunai jaio baino lehen
egin baitzioten agur;
ez dadukate beste sistemaik
baizik diru eta egur,
mundu guztian ez da Españan
aina kriminal ta lapur. (bis)

Nik ez dakit ba zer oihanetan
pizti horiek ziran hazi,
baina geroztik gizalegean
behintzat ez dituzte hezi.
Zer asmo duten, nundik dabiltzan,
garbi dute erakutsi,
hik ere denak ez dituk esan
nahiz batzuk esaten hasi,
Conde're hortxe zegok kartzelan
bere frekilo ta guzti. (bis)

Ai, zein amaren sabeletikan
hoiek ote zuten irten!
Semea egiten hasi eta
horrenbeste astakirten!
Denak putzura bota ditzagun
gaizki dagon barku baten,
ondorengoak eskarmentua
betiko izan dezaten,
gehiago ere esango nuke,
ez naiz ausartzen esaten. (bis)