Bertsos - View details   To know more about this section

1995-09-25 Getxo Lehiaketa [Bertsoa] / Jon Enbeita, Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1995-09-25 Getxo Lehiaketa
Conductor
Mandaluniz, Bernardo
Santxo, Joseba
Bertsolaris / Authors
Enbeita, Jon
Sorozabal, Jokin
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Gaur Jon, ardoa kendu zizun Sorozabal medikuarekin egin duzu topo tabernan.

Description

Melody
Kantatzera nijoa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1995-09-25 Getxo Lehiaketa [Bertsoa] / Jon Enbeita, Jokin Sorozabal

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Enbeita:
Atzo hasarre biziz
zu zinan asalda,
ardoa kendu eta
niretzako malda,
gaur hor ikusi eta
nahi nizuke galda:
zure ardo beltz hori
desberdina al da? (bis)

Sorozabal:
Burrukan ari zera
zu alkolarekin,
gutxi edanda ez dezu
izaten atsegin,
ta nik berriz noiz eta
nola edan jakin,
ardo berdina baina
pertsonak desberdin. (bis)

J.Enbeita:
Besteentzat daukazu
horrelako plana,
ez pentsa gero horren
argia zerana!
Nork dio nik edaten
bat'e ez dakidana?
Ez edaten da hemen
jakin behar dana. (bis)

Sorozabal:
Auzi gogorra dugu
gure artekua,
joera baitaukagu
guk edatekua,
orain kontatzen dezu
bataz bestekua,
ta ahaztutzen al zaizu
lehen edandakua? (bis)

J.Enbeita:
Iragana beti da
niretzat galera,
kontu hori didazu
sarritan atera,
nazkatu naiz ta erantzun
behar dizut zera:
lehen edanak juan ziren
komunetik behera. (bis)

Sorozabal:
Ardoaren berri zuk
asko ez dakizu,
behintzat hori oraintxe
azaldu didazu,
komunetikan behera
doazela diozu,
baina zuri burura
igotzen zaizkizu. (bis)

J.Enbeita:
Titulua daukazu
entxufeen sari,
errezeta berdina
etortzen denari,
burura igotzen zait
hori da nabari,
hau ez zaio gertatzen
bate ez daukanari. (bis)

Sorozabal:
Edatea ote da
nere delitua?
bururik ez dudala
nago aditua,
halare egin nintzen
ni behin medikua,
hortik pentsatu zein den
nere meritua. (bis)