Bertsos - View details   To know more about this section

1995-09-25 Getxo Lehiaketa [Bertsoa] / Aritz Lopategi, Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1995-09-25 Getxo Lehiaketa
Conductor
Mandaluniz, Bernardo
Santxo, Joseba
Bertsolaris / Authors
Lopategi, Aritz
Sorozabal, Jokin
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Jokin ama izango zara eta Haritz sei-zazpi urteko alaba. Umeak Paristik ote datozen galdezka etorri zaizu berriro gaur alaba, orain urtebete bezala.

Description

Melody
Kantatzera nijoa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1995-09-25 Getxo Lehiaketa [Bertsoa] / Aritz Lopategi, Jokin Sorozabal

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.Lopategi:
Umeen kontu hori
oso ondo ez dakit,
mila zalantza ditut
bat eta bestetik,
ta galdetzera nator
neronen ustetik:
ume guzti-guztiak
al datoz Paristik? (bis)

Sorozabal:
Alabatxo ez zaitez
ibili kezketan,
zu Paristik baizatoz
diot nik benetan,
aita ta ni ezkondu
ginan behin batetan,
ta Parisa joan ginen
eztai bidaietan. (bis)

A.Lopategi:
Baina nik ikastolan
badaukat laguna,
eta ez da berdina
hark esaten duna,
ohearen barnean
heltzean iluna,
zer da zuk aitarekin
egiten dezuna? (bis)

Sorozabal:
Beraz entzuten dezu
arreta ta guzi,
guk zer egiten degun
nahi dezu ikusi,
arrebatxorik gabe
nahi al dezu bizi?
Guk egiten deguna
txartela erosi. (bis)

A.Lopategi:
Orain bai ulertu dut
esan dozun zita,
ez zan alferrikoa
zure erretolika,
ta ondo pentsatuta
metodo polita,
zuk txartela erosi
eta aitak pika. (bis)

Sorozabal:
Horretantxe saiatzen
gera gu gogotik,
beste haur bat nahi dugu
guk zure ondotik,
aspaldian ez gera
atera etxetik,
zu Paristik zentozen
ta hau Gernikatik. (bis)