Bertsos - View details   To know more about this section

1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Fernando Aire "Xalbador", Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (5. 1965)
Performance
1965-01-01 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Irigoien, Alfonso
Bertsolaris / Authors
Aire, Fernando "Xalbador"
Iztueta, Joxe Miel "Lazkao Txiki"
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Lazkao-txiki izango da baso-zaitzallea, mendiko guarda; eta Xalbador, berriz, guardaren baimenik gabe arbolak botatzen ari dan baserritarra.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Fernando Aire "Xalbador", Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lazkao-txiki:
O, mendi-zale nere laguna,
etzera portatzen jator,
zeure kasako libertadea
ekarri dezu derrior,
ez al dakizu egun guztian
baso-zai naguela or?
permiso gabe egurrak mozten
zertan zabiltza, Xalbador?

Xalbador:
Permisioa eskatu nizun,
oroit dut nik egun hura,
bainan zuhaure aldetik beti
baitzabiltza zu ardura,
ene galdea entzun eta zuk
zimurtu duzu sudurra,
nik familia berotzekotan
nunbaitik beaut egurra.

Lazkao-txiki:
Lagun Xalbador, nere (i) esanez
arren etzaitez atzendu,
baimenik gabe dabilien batek
nun-nai ere ondatzen du,
nik pobre bati ez nioke nai
etxeko ogirik kendu,
oinbat fabore egingo nizun
eskatu baldin bazendu.

Xalbador:
Eskatu nizun nola hortan zuk
baiteraukazu almena,
bainan zuk ere ez duzu egiten
manatua zautzun dena,
eta gero hor zerbitzatu
bearretan ez daguena,
batere bearrik eztaukanari
ematen duzu baimena.

Lazkao-txiki:
Bañan, Xalbador, etzaitezela
litxarkerietan ari,
neri ogia kentzeko bide
txar bat nola dezun ori,
pentsatu zazu, ortik ez daukat
ez premiyo ta ez sari,
eta debalde gero egurra
orrela dabillenari.

Xalbador:
Biguintasunik ez duela dakit
guarda jaun hunen biotzak,
gero bazterretik izitzen
gaituela hunen bozak,
ni bezalako miserableai
zendako erakutsi hortzak,
egurrik eiten ezpadugu guk
denak hilen gaitu hotzak.