Bertsos - View details   To know more about this section

1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Lopategi

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (5. 1965)
Performance
1965-01-01 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Irigoien, Alfonso
Bertsolaris / Authors
Lopategi, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Antzematen diozu zure seme txikia kezka batekin dabillela: aurrak nola datozen mundura. Zerbait erakutsi bearrean arkitzen zera, eta iru bertso kantatzen dizkiozu.
Gaiari oharrak
Mattin eta Lopategiren artean desenpatea jokatzeko Irigoienek proposatutako bigarren
ariketa, kartzelako gaia.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Lopategi

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gauzak egoki egitearren
dozu ainbat borondate,
orrela dira gaur egunian
euskaldun ainbat izate,
kezka orretan ikusitzean
nik geiago zaitut maite,
duda guztiyak azaldutzera
aitagana etorri zaite.

Semeak zelan sortutzen diran
au galdera garestia!
itz legunetan azaldutzeko
aitak badizu ustia,
senar-emazte danak emanik
maitetasunik guztia,
gero Jainkuak egiten degu
aizekaldeko guzúa.

Eta olaxe gabiltza danok
maitasunaren lanian,
frutua sortzen maitasunakin
artu eta emanian,
ez naiz bearbada ondo agertu
esplikaziyo andian,
gauzak obeto jakingo'ituzu
ezkondutzen zeranian.