Bertsos - View details To know more about this section
1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Fernando Aire "Xalbador", Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"
1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Fernando Aire "Xalbador", Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Xalbador:
Oi Jose Migel, entzun nezazu,
estura haunditan nago,
holakorikan gerta ezpalitz
askotaz nuen naiago,
Alemanira lan egitera
orai baitut joan-gogo,
irabaziak han omen daude
bortz alditan haundiago.
Lazkao-txiki:
Nere laguna, ibilli zaitez
anaikiro eta legez,
irabazien ots berri oiek
zabaldu ziraden aurrez,
ez al zerade eskarmentatu
zu urrutiko intxaurrez?
joan bitartean amalau dira,
ta joandakuan baterez.
Xalbador:
Prueba txiki bat egin-bidez nik
ikusiko dut mundua,
nik deraukatan esperantza ez da
oraino ere galdua,
egon zaite lasai zu, otoi,
ez dut galduko burua,
Eskualerrian baliatuko dut
han irabazi dirua.
Lazkao-txiki:
Zeure gogua orrela bada
o, nere, laguna, segi,
bañan an diran esperantzakin
etzaitez poztu geiegi,
Euskalerriak beronek dauka
landutzen oinbeste premi,
emen ere izango dezu
zuretzako ainbat ogi.
Xalbador:
Aldatu behar halarik ere
asiz geroztikan lurrez,
hemendik goiti abiatuko
naiz harara buruz urez,
zer nahi duzu? ni ere gose
gizon-galgarri den urrez,
ta nihaur ere hementxe nago
harek galtzeko beldurrez.
Lazkao-txiki:
Ikusten dezu Alimanitik
dagon diru-etorria,
beraz oinbeste gustatzen zaizu
zillarra eta urria,
erdiarekin bertan segitu
ez al zenduke obia?
zure izerdia an ixurtzea
ez al da penagarria?