Bertsos - View details   To know more about this section

1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Mattin Treku "Mattin"

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (5. 1965)
Performance
1965-01-01 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Irigoien, Alfonso
Bertsolaris / Authors
Treku, Mattin "Mattin"
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Eta, azkenez, kontatu iguzu iru bertsotan izkirimiri bat, txiste bat. Ez du ajolarik gordin samarra bada ere, baldin txukun kontatzen badezu. Minutu bat dezu txistea aukeratzeko. Beraz minutu batean zai egongo gera.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Mattin Treku "Mattin"

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Juan den astian izatua naiz
ni urrezko eztaietan,
berroitamar urte ezkondu ziela
zauden presuna hoietan,
ni bertsulari deitu naute ta
hara juan naiz lorietan,
gaztetasuna ikusten bainuen
zahar hoien begietan.

Nik banakien bodada hori
lengo berdiña etzela,
larogoi urtetaraz geroz
presunek ba'ute itzala,
bañan gogua gazte zaukaten,
hek biek ere oxala,
baña besta egin nai zuten
gazte denboran bezala.

Emazteari oherakuan
hau etorri da gogora:
"Zu nereganat etorri gabe
ni ez naiz juango nihora,
berroitamar urte dituela
presatua ziñen, horra,
eta orai ez duzu presarik
hartze'uzu naiko denbora".