Bertsos - View details To know more about this section
1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"
1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
O, eleizako ponte maitea,
nago pozetan beteta,
zu ikustean nere barrena
beti jartzen da aseta,
lenago zure bitartez zerbait
iritxia badet-eta,
bertso gozo bat bota nai dizut
nik orrenbeste maite-ta.
Arriz egiñik zerade eta
urakin betia dena,
ta bisitatzen saiatutzen naiz
al nezakian maizena,
zu izan ziñan nere aurtzaroko
adiskide bat zuzena,
zuk busti eta ezarri bainun
orain daukaten izena.