Bertsos - View details To know more about this section
1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"
1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lotan lasairik neguelarik
au da gertatu zaidana,
au da pentsatzen buru austia!
au nere buruko lana!
banaka eta triste jotzen or
dago elizako kanpana,
nere buruai galdetzen diot:
nor ote degu il dana?
Au entzutean baten biotza
beti jartzen da minbera,
arrisku ori denok daukagu
emen urtetik urtera,
baldin lo dala, Jauna, badezu
mundu ontatik atera,
kulpa guztiak etzitun eta
ar zazu aldamenera.
Kanpantorreko kanpai zakarra,
batere etzaitut maite,
doñu tristiak orrela jotzen
kontuan ibilli zaite,
neri're berdin gerta nezaikit,
nik noski bate ez uste,
arren, kanpanik etzazula jo
ni lotan nagon bitarte.