Bertsos - View details   To know more about this section

1993-11-21 Zumarraga Txapelketa [Bertsoa] / Aritz Lopategi

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Performance
1993-11-21 Zumarraga Txapelketa
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Lopategi, Aritz
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Hogei lagunen lana egingo duen makina erosi du zure nagusiak. Zu langilea, kamioia hartu eta bere bila bidali zaitu.
Gaiari oharrak
Aukerako gaiak:
1. GAIA: Jadanik ez da amodiozko gutunik idazten. Zu, hamaikatxo idatzia zara. Konta zure
oroitzapenak.
2. GAIA: Hogei lagunen lana egingo duen makina erosi du zure nagusiak. Zu langilea, kamioia hartu eta
bere bila bidali zaitu.

Description

Stanza name
Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1993-11-21 Zumarraga Txapelketa [Bertsoa] / Aritz Lopategi

Stanza name:  Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Teknika badijoanez
gero eta gorago,
lantegietako itxura
aldatzen da zeharo;
oraindik lehengo garaiak
ez badira igaro,
gaur egunean hor goaz
gero ta aurrerago;
makina hori lantegira
ekarri beharra dago,
nire postua ez badit
kentzen konforme nago.(bis)

Makina hori ekartzea
ez da izango broma;
nahiz eta atzerri aldetik
izan kristoren sona,
fabrikan egin behar digu
oso zulo sakona:
langileak bota eta
ekartzen bada hona,
makina horien menpe
jartzen bada gizona,
horrenbeste aurrerapen
ere ez dogu ona. (bis)

Nagusiak etekina
nahi baitio atara,
gosez geldituko dira
hainbat seme ta alaba;
lehen ere lan egiteko
bagendun nahiko traba,
orain makina horrekin
ai! zelako ikara.
Adelantuz mundu osoa
bete beharra bada,
laister gizaki guztiak
sobran egongo gara. (bis)