Bertsos - View details   To know more about this section

1993-11-01 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Agirre "Bitti", Iñaki Murua

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Performance
1993-11-01 Gernika-Lumo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Agirre, Bittor "Bitti"
Murua, Iñaki
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Agirre futboleko entrenatzailea dugu eta Murua futbolaria. Garai batean futbolari honen premiarik ez eta Agirrek, libre utzi zenuen Murua. Gaur egun ordea bere premian zaude eta fitxatu egin nahi zenuke.

Description

Melody
Txoriak eta txoriburuak
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1993-11-01 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Agirre "Bitti", Iñaki Murua

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B.Agirre:
Lehenago nola jakinak geran
gu biok alkarren berri...
Nere ondoan lana egina
zaude zu lehen ere sarri.
Berriro ere nere taldera
nahi zinduzkat nik ekarri
ta galdera bat egiten dizut:
"nahi al zenduke etorri?"(bis)

Murua:
Bartzelonan gaur puntakoetan
oso preziatua nago;
zure ondotik ostikoz jota
bota ninduzun lehenago.
Erabat tonto jokatu ezkero
ordaindu beharra dago.
Etorriko naiz, emaizkidazu
ehunda hogei miloi gehiago.(bis)

B. Agirre:
Tratu hori ezin leike egin
gaur inolaz ere kantan;
garesti xamar iruditzen zait
gaur zuk dadukazun plantan.
Hitzeingo degu biok guk lasai
gero diru kontu hortan:
liga etatzen badeu ez zageauko
zu miloi horien faltan. (bis)

Murua:
Ailper-ailperrik egiten dezu
aspergarrizko jarduna.
Aberastu naiz, ospetsu egin
Bartzelonaraino juna.
Postu bat daukat ta gainera Cruyf
egin det guztiz laguna.
Berriro aurten izan nahi nuke
Europako txapelduna.(bis)

B. Agirre:
Era horretan hitzegiteko
azala du oraindikan;
nik utzi eta beste batena
juan zinaden korrikan;
gure etxean ere ez zendun
lana eginaren faltikan.
Diruagatik baldin bazatoz
ez det lapur beharrikan.(bis)

Murua:
Kirol honetan jadanik ez da
dirua ez dan besterik;
zure ondoan ez det izango
oso pozik jokatzerik.
Nahi ez badezu lehen merke zana
orain garesti hartzerik,
beste batean ez zazu egin
holako hankasartzerik.(bis)