Bertsos - View details To know more about this section
1993-11-14 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Aitor Sarasua
1993-11-14 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Aitor Sarasua
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mañukorta:
Lehenagotik auzuak,
lehenago lagunak, (bis)
txirrinduakin sarri
gera biok junak;
zu goiko puntan zaude
gu berriz ilunak;
nahi ta bihotzetikan
izanak bigunak,
ez al dituzu maite
anai euskaldunak? (bis)
A. Sarasua:
Beraz osatu ezinik
ziklista kuadrila,(bis)
ni gabe talde hori
daukagu debila,
baina ne'kontzientziz
ni nago trankila,
bizimodua ezpaita
oraingoz fazila;
ni diru bila nabil
ez famaren bila.(bis)
Mañukorta:
Beraz diruarentzat
zuk daukazu maña;(bis)
azkar urtetzen dezu
noiznahi mendi gaina.
Zuretzako daukagu
euskadin premiña;
etorri honera ta
egin ahalegina,
dirua ere bada
zuretzako aina.(bis)
A. Sarasua:
Nik daukadan soldata
ezin da konpara,(bis)
hileko miloi erdi
baititut atara;
hargatik talde hori
bazterren dut laga,
baina euskalduna naiz
esango dut, hara:
"Bizikletan pedala
kalean euskara".(bis)
Mañukorta:
Zure gizatasuna
al dago diruan?
Hemendik kanpo arren,
zu ez zaitez juan;
hemen saiatu zaite
behar dan moduan:
"Buelta Euskadi" eta
"Frantziko Giruan",
euskaldunak onenak
baigera munduan.(bis)
A. Sarasua:
Baina Mañu, konforme
ez nago zurekin, (bis)
jokatu behar dugu
guk bihotzarekin;
bizikletan behar da
jarrai eta ekin!
Eta ahal dan bitarte
atera etekin;
Euskadi ez da altxatzen
Lejarretarekin.(bis)