Bertsos - View details   To know more about this section

1993-11-07 Laudio Txapelketa [Bertsoa] / Jose Luis Urdangarin, Xabier Zeberio "Zeberio I"

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Performance
1993-11-07 Laudio Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Urdangarin, Jose Luis
Zeberio, Xabier "Zeberio I"
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Jose Luis, lehendakaria zaitugu; eta Xabier, bere sukaldaria. Joan deneko 10 egun hauetan, sukaldariak, angulak jarri dizkizu bazkaltzeko, egunero.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1993-11-07 Laudio Txapelketa [Bertsoa] / Jose Luis Urdangarin, Xabier Zeberio "Zeberio I"

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. L. Urdangarin:
Egunero hor nabil
bazkarian eske,
ta sukaldaria're
hor dabil jo ta ke!
Egunero angulak,
hau posible ote?
Ta ekonomia gaizki
doala diote.(bis)

X. Zeberio:
Nik ez dizut jarritzen
otordu aldrebesa,
zu ondo mantentzea
da nere ametsa.
Egunero angulak
zenbat gazi-geza!
Zurekin asmatutzen
ez dago erreza.(bis)

J.L. Urdangarin:
Honek egin duena
hau da hau eztanda!
Azkenerako, tranpa
zirudina, ganga.
Bainan iritxia da
egiaren txanda:
"Gulak" ekartzen dizkit
angulak esanda.(bis)

X. Zeberio:
Iriki behar ditut
hiru-lau bat lata,
ia aldatutzen dan
zure tonto planta;
bestela jarriko'izut
lau porru patata,
egite'zunagatik
nahikua da ta
( nahikua da eta).

J.L. Urdangarin:
Kritika botea dit
oso modu alaiz,
bainan horrelakoak
entzunak ditut maiz;
ni're kolaboratzen
hasiko naiz garaiz:
mariskua janda're
konformatuko naiz.(bis)

X. Zeberio:
Mariskoa jan eta
ardo ona edan;
kajatzen da angulak
jarrita plateran.
Pipar gorri-gorri bat
badaukat aukeran,
ia parlamentuan
mobitutzen zeran.(bis)