Bertsos - View details To know more about this section
1993-12-05 Eibar Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Jokin Sorozabal
1993-12-05 Eibar Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Jokin Sorozabal
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Sorozabal:
Oraintxe degu lana
hemen galtzak bete, (bis)
beti ibili nahi du
etxerako kalte:
su eman eta erre,
seguroai parte.
Oraingo gazte denak
berdinak zerate...
ez dezu egingo ni
bizi naizen arte.(bis)
Mendizabal:
Gure baserri zaharra
ez da dotorea. (bis)
Aita, arrazoi hori
zan nahiko pobrea.
Sua emateko zuri
falta balorea,
segurutik dirua
badator, ordea,
eta egingo degu
beste bat hobea.(bis)
Sorozabal:
Etxe zatar samarra
daukagu lehengoa,(bis)
eta horra hik, seme,
jo didak bandoa
hobea eraikiko
dela hurrengoa.
Hik benetan al daukak
hortako gogoa?...
Hemen bizi haiz baina
ez haiz hemengoa.(bis)
Mendizabal:
Ez dizut egin behar
gaurkoan jaramon. (bis)
Ezin hau nik badakit
gaurkoz nola konpon:
gasolina ta sua,
horra hor bi gauz on;
oraintxe baserriai
nahi diot su emon.
Zoaz urrutira, ta
isilikan egon.(bis)
Sorozabal:
Seme, zuk bai dezula
barrua itzela...(bis)
Hemendik joatea da
neretzat kartzela,
beraz ni bertan egon
beti nadiela;
ez naiz urruti joango
eskatu bezela,
erre beharko dezu
barruan naizela.(bis)
Mendizabal:
Aita, ezin dut erre
noski alafede! (bis)
Egoskor jarri zera
da temaren jabe.
Hortik ateratzea
ez al dezu hobe?
Atoz ta sua doa
oraintxe da ere,
mesede izango da
denontzat halare.(bis)