Bertsos - View details To know more about this section
1993-12-05 Eibar Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Xabier "Euzkitze"
1993-12-05 Eibar Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Xabier "Euzkitze"
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mendizabal:
Urte ta erdi eta marinan
ardi gaisoak bezela;
denbora joan da eta pentsatu
lizentziaturik gaudela,
ta aurrez-aurre hor dakusagu
hainbat alditan honela,
hainbat amets ta sufrimendu txar
eman digun kuartela.(bis)
Euzkitze:
Ez zetorrela pentsatzen nuen,
noizpait heldu da bederen;
baina ez dakit nere bihotzak
hau inoiz ahaztuko duen.
Mando hoietaz dudan duda bat
agertu nahi dizut hemen:
berez diren hain kabroiak edo
barruan kabroitzen diren.(bis)
Mendizabal:
Berez izanda barruan gehio,
hori da hoien langintza,
erdi-erdian hautsi baidute
hainbat gazteen bizitza.
Orain bagoaz, nahaiago genun,
ta ematen degu hitza,
insumisoen mugimendua
lehenago heldu balitza.(bis)
Euzkitze:
Horrelakorik gabe helduak
noizpait indar eta sasoiz,
sumiso asko jarri gaituzte
jerarkiaren arrazoiz.
Noizbait libratu gaituzte, baina
ez behar zuten bezain goiz;
nere barruak duen gorrotoz
ez du barkatuko inoiz.(bis)
Mendizabal:
Pasa ditugu hainbeste egun
ta pasa hainbeste ordu,
kuarteltzar hau gorrotatzeko
badegu hainbat motibu.
Gaurko gazteak honen aurkako
dabiltz belarri ta buru,
ta gu bezela ez etortzeko
animatuko ditugu. (bis)
Euzkitze:
Insumisoen borroka ere
bai latza eta grabea,
horri begira ez nago bihotz
ta sentipenik gabea;
guretzat denak berandu xamar
iritsi dira, ordea...
Laguntasunik behar badute
hemen daukate gurea. (bis)
Mendizabal:
Gizarte baten militar gabe
zein bizimodu hobea,
horretarako bide luzea
dago oraindik, ordea.
Harek beretik ta guk guretik
jarrai dezagun bidea,
denon artean aldatu arte
zentzurik ez dun legea. (bis)
Euzkitze:
Gazte garaiak eman dizkigu
makina bat desengaino:
botak garbitzen eta bizarra
mozten hainbeste enpeino.
Orain oinutsik ibiliko naiz,
ilea ipurdiraino;
makarra pinta nahiago baitut
"reengantxatu" pinta baino.(bis)