Bertsos - View details   To know more about this section

1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Xabier "Euzkitze"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Performance
1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Xabier "Euzkitze"
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Drogazalea zaitugu. Drogaren atzetik beste zenbaiten diruak xahutu dituzu. Gaur, azkenik, zeure amaren pitxien kutxara heldu zara.

Description

Melody
Gregario edo laguntzaile naiz
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Xabier "Euzkitze"

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Droga maltzurrak orain jarri nau
gaizkile maltzurren pare,
hontara heldu nintekeenik
ez nuen uste halare;
nere amaren pitxien bila,
ez al da nahikoa grabe?
Aizu droga dohakabe,
indartsuegia zaude: (bis)
zu egin zara nere amets eta
ekintza guztien jabe,
bizimodua desertu huts bat
iruditzen zait zu gabe. (bis)

Nola izan naiz hain kaxkarina?
Nola izan naiz hain txepela?
Guztiari "bai!" esaten nion,
zetorrena zetorrela;
baina gehiegi da gaurkoa ta,
ezin dut segi horrela;
ez nun pentsatuko bela
hontara helduko nintzela. (bis)
Ama maitea, barka zaidazu
zuk badakizun bezela;
baina hau saldu beharra daukat,
hil egingo naiz bestela. (bis)

Droga zikinak gogortu dizkit
mamia eta azala;
baina amari..., amari ezpa,
ez da pekatu makala!
Neure burua gorrotatzen dut
hau pentsatzen jarri ahala.
Hemen dut droga zitala
(betiko utzi nazala), (bis)
baina nik ama gaur zin dagizut
noipait utziko dudala;
sinets ezazu nigan, nik zugan
sinesten dudan bezala. (bis)