Bertsos - View details To know more about this section
1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita
Bertsoa entzun |
1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita
Stanza name:
Neurri luzekoak
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Jauna, hau da eromena
hemendik ikusten dena:
"ole"ak eta aihena,
zutik jenderik gehiena.
Ez ote zaigu inoiz hustuko
gizonaren almazena,-
kirola bide, kapritxo bide,
txarrera duen ahalmena?
Bihotz barruan izan behar da,
jaunak, grina ta kemena;
nik egin dudan bakarra baida
mundura sortu zezena,
eta horrela gero hiltzeko
hau ote dugu krimena? (bis)
Zutik nago ozta ozta,
alperrik hainbat erosta,
irtenbiderikan ez da,
horixe da gure koska.
Euren hizketan hasi behar naiz,
erdi mekauendioska;
belarretatik alde egiteko
oinak behar ditut presta.
Baina "ohorea zaindu ezazu"
-nire bihotzak diosta-
"barrura sartu eta adarrez
denei hasi zisti zasta;
aurretik batzuk behintzat eraman,
nahiz eta bizitza kosta". (bis)
Badut hainbat buruhauste,
amorruarekin nahaste,
zeinek behar zuen uste,
oraindik bai nago gazte.
Ni eta beste dozena erdi
biharko jarri gaituzte;
heriotz honek ba ote dauka
horrenbeste irabazte?
Geuk ere berdin behar ditugu
geure haur eta emazte;
horrexegatik, ez bestegatik,
kantuz ari naiz hain triste;
eskubide bat badugulako
gizonezkoak hainbeste. (bis)