Bertsos - View details To know more about this section
1997-11-02 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jokin Sorozabal
1997-11-02 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jokin Sorozabal
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Irazu
Festak hobeak dira
geuk antolatuta,
bai baitakigu zein den
udalan konduta.
Agurea hor dator
urtez kargatuta,
zertan etorri zera
semia ahaztuta?
Sorozabal
Semiak egingo du
nik esandakoa.
Jaiak izan behar du
denen gustokoa;
kontutan har zazu guk
eskatutakoa:
kalejira ondoren
hamaiketakoa.
Irazu
Guk zure eskaera
hartu behar aintzat,
baldin horrelakuak
badituzu behintzat;
pentsatua geneukan,
hala iruditzen zat,
baina debalde soilik
jubilatuentzat.
Sorozabal
Beraz gustatu zaizu
gure festa mota,
gaztea izan arren
hori ez gorrota;
hamaiketako ondoren
etxafuegoak bota,
mezik ez det eskatzen
ez naiz juango-ta.
Irazu
Mezeta ez joatea
guztientzat hobe;
horrek guretzat ez du
hainbeste balore.
Aizkolariek ere
egongo'ira trebe
eta bertso saioa
mikrofonoik gabe. *
Sorozabal
Nik ere ontzat hartzen det
zuk esandakua,
gauza ederra baita
asmatutakua:
mikrofonorik gabe
bertsoen kantua,
baina txalo zaparra
kronometratua.
Irazu
Ondo iruditu zaizkit
zure iritziak,
eta kontutan hartu
nahi ditut guziak.
Ondo piztuko ditu
festen irrintziak,
gure beroak eta
zure esperientziak.
Sorozabal
Beraz gurekin salda
hartuko dezute;
gero zaharrek zuekin
joan beharko dute.
Ezer ez dago beti
lege zaharren truke,
guk ere zuen martxa
hartu nahi genduke.