Bertsos - View details   To know more about this section

1997-11-30 Beasain Txapelketa [Bertsoa] / Aritz Lopategi, Jokin Sorozabal

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Performance
1997-11-30 Beasain Txapelketa
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Lopategi, Aritz
Sorozabal, Jokin
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Aritz, finalaurreko saioan parte hartu zenuen bertsolaria zara. Saio hartako kartzelan hoztu eta egundoko pulmonia harrapatu zenuen. Kalteordainen eske zatoz Bertsozale Elkarteko Jokin lehendakariarengana.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Edukiari buruz

Entities
Euskal Herriko Bertsozale Elkartea
Periodical Performances
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1997-11-30 Beasain Txapelketa [Bertsoa] / Aritz Lopategi, Jokin Sorozabal

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.Lopategi
Antolatzaile jauna
gura naiz kexatu:
Beasainen ez zinan
oso ondo portatu;
batetik egin nuen
pulmonia hartu,
gainera finalera
ez nintzan pasatu. (bis)

Sorozabal
Gaxotu egin zinan
eta a ze pena!
Orain zergatia da
aurkitu behar dena:
hotza izan liteke
pulmoniarena,
baina ez egindako
bi poto haiena. (bis)

A.Lopategi
Nahiz ta nik ona egin
neure sesioa,
ez zan zuzena izan
zeure ofizioa;
batzuentzako hotza
eta bizioa,
eta Egañarentzat
kalefazioa. (bis)

Sorozabal
Kalefazioa da
gaur aurrerapena,
ondo ibiltzen baita
bai hura duena.
Baina hura ez zan ez
guk emana dena,
baizik berak etxetik
ekarri zuena. (bis)

A.Lopategi
Ene lagun ez zaite
mintzatu horrela,
kolpeka ere hasi
naiteke bestela;
eta esango dizut
sentitu bezela:
zuen erruagatik
galdu dut txapela. (bis)

Sorozabal
Inguru hontan bada
hamaika hotz-bero!
Gaitzetan ere bada
hamaika jenero!
Holakorik bazenik
ez nuen espero:
pulmonia harrapatu
kaka einda gero. (bis)