Bertsos - View details To know more about this section
1997-11-30 Beasain Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
1997-11-30 Beasain Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
Stanza name:
Neurri luzekoak
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Goizeko zortzitan jeiki
animoso eta baikor,
mokau bat urdailazpiko
ta bi arrautz prejitu koxkor;
kotxia hartu ta Larraitza,
gainera gaur ez zan inor,
euripian Txindokira
korrika ez baino bixkor;
laino artetik begira:
Donosti han, Beasain hor;
Gaintzan bazkari legia
modeju ta guzti jator!
Lau t'erditan Antzizarren,
Koldori errespetua zor,
planik txarrena ez zan baino
siestatik jeikita nator. (bis)