Bertsos - View details To know more about this section
1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Aritz Lopategi
Bertsoa entzun |
1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Aritz Lopategi
Stanza name:
Neurri luzekoak
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gerra Zibilan sartu ninduten
oindik mutiko nintzena;
pistola hartuta nola nenbilen
badaukat oroitzapena,
gerra bukatu egingo zela
zen denon itxaropena,
trintxera haietan barrena,
horixe zan gogorrena. (bis)
Nire azaleko zauri guztiek
ematen didate pena,
baina bihotzan erdian daukat
zaurietan haundiena. (bis)
Gerra garaian pasa genitun
oso momentu ilunak,
faxisten kontra hantxe genbiltzan
gazte ta zahar euskaldunak,
halaxe joan baitziran bertan
gure gaua ta egunak,
guztiok gerrara junak,
ez ziran une legunak! (bis)
Oraindik ere entzun ditzaket
memorian oihartzunak,
odolustuta han jausi ziren
mutiko honen lagunak. (bis)
Egunik egun ibiltzen ginan
horren jarrera etsian,
ta bitartean ama gaixoa
negarrez neukan etxian.
Sufrimendua pasa genduen
horren denbora luzian!
Gogorra nere iritzian,
beti ibili ehizian. (bis)
Gogoan daukat han sufritua,
hortxe daukat kontzientzian,
horrelakorik ezin daiteke
ahaztu bizitza guzian. (bis)