Bertsos - View details   To know more about this section

1997-11-30 Beasain Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Performance
1997-11-30 Beasain Txapelketa
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Liburu bat zara, herriko liburutegiko apal batean. Azken hamar urteotan hautsa kentzeko baino ez zaituzte mugitu.

Description

Melody
Munduan libre bizi izatea
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1997-11-30 Beasain Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ez dakit baino esaten dute
anonimoa naizela,
egia da bai ez zait tokatu
halako suerte itzela;
bi mila urtetan edukia det
bilakaera ustela:
apal zaharraren umela
edota hautsa bestela.
Biblia nauzu ta hementxe nago
lehen idatzia bezela,
eta eskerrak apaiz xaharra
tarteka etortzen dela! (bis)

Apal batean nola liteke
hainbat urteko bizia?
Nere barruan gordea dago
kristautasunan hazia.
Ondo letuta gordean badet
piparra eta grazia;
baina hau ez da guzia,
bakar nagola auzia;
bibliotekaio gaixuak nauka
baztar batian utzia,
baina halare herriak nauka
ia buruz ikasia. (bis)

Oso begiko izana nau ni
beti Erroma kuttunak;
herriarengan ipini ditut
oso lezio astunak.
Nere begikin ikusi izan du
sarri pertsona itsunak;
nere orrialde lizunak
ta tartekako hutsunak.
Garai batean gazte asko ta
bakandu zaizkit egunak,
halare ez da hain gaizki bizi
nere beharrik ez dunak. (bis)