Bertsos - View details To know more about this section
1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Mikel Mendizabal
Bertsoa entzun |
1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Mikel Mendizabal
Stanza name:
Neurri luzekoak
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Leihotikan begira
ze ikuskizuna!
Non-nahi doa laguna
ta ezaguna.
Txapelketan finalak
gaur bere eguna.
Kalean sumatzen det
jendetzan lurruna,
ze berotasuna
ta ze oihartzuna,
kanpotik entzuna!
Zer ote du bertsoak
guk ez deguna? (bis)
Nik euskeraz ez dakit
eta hau da zama!
Guztia ulertzeko
nolako lana!
Belodromo aldera
jendetza aldana,
bide-prozesioan
pozik da juana,
ulertzea dana,
dastatuz afana,
ez da hain bakana,
inbidi sanoa da
senti dudana. (bis)
Beraz erabaki bat
dut gaur aterako:
euskaltegira azkar
juan beharko,
isuri baititzazket
pozez hainbat malko,
inprobisatze hori
ederra, delako,
egin gabe planto,
saiatuz, kuanto!
Ez nabil hain bapo,
neu ere presta behar naiz
hurrengorako. (bis)