Bertsos - View details   To know more about this section

1997-10-11 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Bixente Gorostidi

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Performance
1997-10-11 Tolosa Txapelketa
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Agirre Goia, Unai
Gorostidi, Bixente
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Gorostidi, klausurako monja gaztea zara, monasterioan bizi dena eta, Unai Agirre estresak jota lasaitasun bila hilabete pasatzera monasteriora datorren mutil gaztea.

Description

Melody
Ai gure antzinako
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1997-10-11 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Bixente Gorostidi

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gorostidi
Mutil gaztea dezu
hamaika meritu! (bis)
Lasaitasunan bila
honuntza abitu.
Ni pozez orain ezin
barruan kabitu;
honek lasaitzeko ere
aukera asko ditu,
baino arren ez zaitez
gehiegi lasaitu! (bis)

U.Agirre
Ia biak zer moduz
gu konpontzen geran, (bis)
herri hortan ez nengon
lasai ta primeran,
baina hau'e onegia
ez degu aukeran,
zuri begiratuta
zer pentsatzen dedan:
pake bila etorri
eta gerra eman. (bis)

Gorostidi
Nik haseran pakea
eskeini nahi nizun, (bis)
beharrezkoa dezu
zenbait lasaitasun,
barruan dezulako
makina bat hutsun;
hemen lortu daiteke
nahi aina osasun,
esan zaidazu ze otoitz
klase dakizkizun. (bis)

U.Agirre
Poliki hasi gera
ta noraino junak! (bis)
Hemen dabiltzan monjak
ez dira txukunak;
nere gaztetasunak
oso ezagunak,
errezu askorikan
ez daki lagunak,
baina esango' izkizut
zuk nahi dituzunak. (bis)

Gorostidi
Ondo konpon gaitezke
gu biok horrela, (bis)
ulertu baitidazu
nere asmoa bela.
Zure egonaldia
izango da itzela,
etorri nere atzetik
nik esan bezela,
erakuts diezaizudan
zuretzako gela. (bis)

U.Agirre
Monja honek larrua
dauka nahiko lodi, (bis)
lasai ez dagonantzat
hainbat kategori.
Hemen barruan degu
hamaika istori
ta azkar nere gela
erakutsi neri!
Baina ate sekreturik
ez dadukan hori. (bis)