Bertsos - View details   To know more about this section

1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Mikel Mendizabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Performance
1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Mendizabal, Mikel
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Jexux Mari, San Pedro, zeruko atezaina zara. Mikel lurrean pilatutako diru guztiak zakuan sartuta aurkeztu zaizuna.

Description

Melody
Haizeak bidali du
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Mikel Mendizabal

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Irazu
Horrelako gauzarik
noiz ikusi nuan?
Hara zenbat zalantza
daukadan buruan!
Diru pila hartuta
Conderen moduan,
hotelen bat egin nahi
al dezu zeruan?

Mendizabal
Zure galdera ez det
hartuko ontzako,
asmoa dakart beste
zerbaitetarako,
Karitasen lanean
jardun naizelako,
dirua dakarkizut
behartsuentzako. (bis)

Irazu
Arretaz entzuna det
zure albistea,
ez zaizu gutxi kosta
hona iristea!
Pobreentzat dirua,
ez da ez tristea!
Ordun hobia zendun
lurrean uztea.

Mendizabal
Nik badakit Txirrita
zeru hontan dala;
lurrean pasa zuen
bizitza makala,
batera ta bestera
behartsu bezala
ta opari honekin
gozatu dezala.

Irazu
Txirrita eta biok
hor gabiltza bapo!
Eta proposamena
hartu det aintzako;
bizio denak dira
gorputzarentzako,
diru beharrik ez da
animarentzako.

Mendizabal
Gauza bat utzi nahi dut
adierazia:
nere bilketa izan da
oso berezia;
aberatsei kendua
nola den guzia,
Jainkoari eskeintzea,
horra justizia!

Irazu
Aberatsai kenduaz
dirua, gajuak!
Zure ibilerak dira
halamodukuak.
Inpernura juteko
elkarren tratuak,
lehen ere bertan daude
zu bezelakuak!

Mendizabal
Bion artean bada
nahikoa disputa!
Nik neure pekatua
ezin dut ezkuta.
Inpernuraino noa
zakua hartuta
bestela zeuretzako
gordeko dezu-ta.