Bertsos - View details   To know more about this section

2005-10-15 Idiazabal Txapelketa [Bertsoa] / Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Performance
2005-10-15 Idiazabal Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Zubeldia, Iker
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Kalean zoazela ume batzuk jolasean ikusi dituzu, elkarri tiroka ari balira bezala eskuarekin itxura egiten.

Description

Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2005-10-15 Idiazabal Txapelketa [Bertsoa] / Iker Zubeldia

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mundu hau nola ikusten deten
biolentziaz josia
ume gajoak tiroka dabiltz
garbitu nahian auzia
hauxe da une espeziala
hau da une berezia
baina kritika gogor bat ere
ez daukate merezia
umeek beti egiten dute
ikusitako guzia. (bis)

Hasera baten ikusi eta
bildurtu naute zeharo
pentsatzen nuen etorkizuna
adio eta akabo!
Gu nahiko gaizki ibiltzen ginen
ondorenak okerrago
guraso eta jende guztiai
esan beharrean nago
laguntza gehio behar dute ta
telebista gutxiago. (bis)

Bizitza honek ematen ditu
nik ez dakit zenbat buelta...
Ume gajoak ikusi eta
oroitzapenez beteta
guk ere sarri ibiltzen genun
egurrezko metralleta
eta zergatik egingo diet
kulpa gabe errieta
azken batean gu ere hola
ibili ohi ginen eta. (bis)