Bertsos - View details To know more about this section
2005-10-15 Idiazabal Txapelketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea
| Bertsoa entzun | 
2005-10-15 Idiazabal Txapelketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea
		
				
				Stanza name: 
		Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
		
		
		
								
		Localization: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
J. Zaldua:
Egunero lanera
diruaren truke
E. Goikoetxea:
horrela pasa ditut
makina bat urte
hamaika kezka eta
hamaika burute
ahal dedan arte behintzat
jarraitu nahi nuke.
J. Zaldua:
Dirua gorroto ta
aldiz dirua nahi
E. Goikoetxea:
gabe bizitzeko gu
nola ez geran gai;
aldi berean degu
lagun eta etsai
nik behar det bai baina
zerorrek ere bai.
J. Zaldua:
Aberats izatea
ote helburua?
E. Goikoetxea:
Bakoitzak izango du
bere aburua
hala're banatuko
bagenu dirua
berdinagoa izango
litzake mundua.
