Bertsos - View details To know more about this section
2005-10-22 Uztaritze Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Jokin Uranga
Bertsoa entzun |
2005-10-22 Uztaritze Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Jokin Uranga
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
O. Enbeita:
Hemen ez dago berba politak
ez laztan ta ezta muxu
zurelakoak nahiz ta ez diren
honaino etortzen usu
zeu izan zara hasi kontatzen
minutu gutxi dituzu
onean esan nahi ez baduzu
txarrean esango duzu. (bis)
J. Uranga:
Egurra sobran jaso det beti
ia goizero behinepin
ta aizto batez labana sartzen
hasi behin ekin ta ekin.
Damurik bat'e ez daukadala
behar duzu polizi jakin
nere bizitza salbatu baitet
haren heriotzarekin. (bis)
O. Enbeita:
Zure bizitza salbatu duzu
ta diozu bapo-bapo
oraindik ere urduri eta
igual bero zaudelako
baina kartzelan ikusten zaitut
luzaroan eta txarto
justiziari lana egiten
utzi ez diozulako. (bis)
J. Uranga:
Nere bizitza puta honetan
pasa det hamaika trago
sasi gizontxo baten esklabo
egondua naiz luzaro
ta preso sartu behar banauzu
hara joateko prest nago
beste inon ere ez naiz egongo
han baino seguruago. (bis)
O. Enbeita:
Ez da normala baina kartzelan
seguru sentitzen dena
bere burua lau hormetara
mugatu gura duena
hemen alperrik da mila aitzaki
ta kontatu duzun dena
ta hiltzailea hiltzea ere
berdin berdin da krimena. (bis)
J. Uranga:
Nik gizon hura ezin ikusi
ez da ere argazkian
inoiz ez nindun goxo hartu ohi
modu goxo ta eztian
ta ni hain lasai ez naiz egondu
nere bizitza guztian
ni espetxean ustelduko naiz
baina hura lur azpian. (bis)