Bertsos - View details   To know more about this section

2005-11-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Performance
2005-11-13 Gasteiz Txapelketa
Gai-emailea
Sasieta, Naroa
Bertsolaris / Authors
Goikoetxea, Arkaitz
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Taxista zara. Gaueko txanda amaitu duzu. Azken bezeroa utzi eta etxera zoaz.

Description

Melody
Haizea dator ifarraldetik
Stanza name
Neurri berezikoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2005-11-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea

Stanza name:  Neurri berezikoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Taxista batek gau ilunean
izan behar du kemena
beti kunplitu beharra dauka
deitzen dunaren ordena;
zenbaitentzako gau iluna da
denik eta ederrena
baina neretzat arriskua're
izaten du nabarmena.
Gaurkoan ere bildu dudana
ez da emaitza onena
nere gainean daramat eta
dirua adina pena.

Telefonoak jotzen du eta
zer nolako komeria!
Zeinahi etorri eta nik egin
behar diot abegia
yonkee galdu bat etorri zait lehen
okerturik aurpegia;
emagaldu bat haren atzetik
ubel-ubela begia.
Nere buruai galdetu diot
ene hau al da egia?
Taxi hontara bildu ohi dira
gaueroko miseria.

Nere erronda bukatua dut
eta etxera iritsi
gaurkoa ere zeinen gogorra!
Gertatu zait oso bitxi.
azala zeinen lodia dudan
ia ezin dut sinetsi
baina kasu bat, beste kasu bat
ta azkenerako etsi.
Irtenbidea izango nuke
baina irtenbide gutxi
lanbide hauxe betiko utzi
edota begiak itxi.