Bertsos - View details   To know more about this section

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Performance
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Colina, Sustrai
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Aspaldiko partez bi begiak busti zaizkizu.

Description

Melody
Baserrian jaio nintzan
Stanza name
Neurri berezikoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina

Stanza name:  Neurri berezikoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Euskal Herria da inork
nahi ez duen erresuma
lagun batek amesten zun
herrian askatasuna
hargatik ospa egin zun
utziz gomuta bilduma
Guardia Zibilek atzetik
egin zioten jarduna.
Zoritxarrez dula gutxi
preso harturik laguna
lagun oro egon gara
zer pentsa eta zer suma.
Gaurko honetan jaso dut
malkozko opari kuttuna
ziegatik bidali didan
lehendabiziko gutuna.

Aupa Colina zer moduz
ongi al doa bizitza?
Hemen jasaten gabiltza
errepresio bortitza
kartzela beti izan da
bizitzeko toki hitsa
ta ukatu dizkigute
patioa eta hitza
orri erantzun nahiean
gu gose greban gabiltza
daukaguna ez delako
nor izateko baldintza
deus baino nahiago nuke
hauxe izango balitza
hemendik idazten dudan
azkeneko eskutitza.

Toneladako malkoak
dauzkadanean begitan
memoria iltzatzen zait
Donostiko afaritan
non luze ibiltzen ginen
eztabaidan ika-mikan
sexuan, kirol kontuan
eta gero politikan
baina kondena luzea
daukadanez oraindikan
jarraituko beharko dugu
garai zaharren inbiritan
agur bat eta bi muxu
Lasanteko ziegatikan
eta ea txapel ta guzti
etortzen zaren bisitan.