Bertsos - View details   To know more about this section

1967-06-11 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Mattin Treku "Mattin"

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (6. 1967)
Performance
1967-06-11 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Irigoien, Alfonso
Bertsolaris / Authors
Treku, Mattin "Mattin"
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Mattin, Orio'ko aroztegi bateko nagusiak silioi dotore bat bialdu digu. Or dago. Eoizeko saioa bukatzen danean, zotz egingo degu bertsolari guzien artean, eta zozketa irabazten duenak eramango du silloi ori. Silloiari iru bertso.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1967-06-11 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Mattin Treku "Mattin"

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Edozein gaia ibiltzen baita
emen gaurko egunean,
nik iru bertsu botako ditut
silloia orren gainean;
hori egin duen arotzak
ondo badaki lanean,
nai nuke ura bizitzen balitz
nere etxearen urrean.

Gaur norbeitek ekarri dute
ementxet irabazteko,
gauza pulita da oi segurki
saIoi baten beztitzeko;
eztut irrisku aundirik nik
gaur orren irabazteko,
bertzalde ere eztut astirik
ortan exeritzeko.

Menturaz zonbeit ariko dira
oi biltzeko otoitzean,
olako asmorik ez dauka
gaur Mattinek biotzean;
alere ereman ditake
emanez geroz utsean
olako tresnak debalde dira
bertsularien etxean.