Bertsos - View details To know more about this section
1967-06-11 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Bautista Madariaga
1967-06-11 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Bautista Madariaga
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Nik Portugalen ez det izandu
bear bezela bizitzerik:
lanikan ez ta irabazi ez,
ez det gañera itxerik;
zu kontrabandon zabiltza eta
ez dezu gaur laguntzarik,
modu orretan ni utzitzeko
bai al da kontzientzirik?
Portugaletik ni oñez nator,
areoplanorik enuan,
kontrabandisten esperantzakin
segurantzarik enuan;
lan egiteko idearekin
zugana osasun sanuan,
bertan lepua kenduko zendun
iges egiñ ezpanuan.
Ori agintzen al digu bada
Jainkuan borondatiak?
faborez galde nik egin nizun
Frantzi aldera juatiak;
kontrabandista askok dauzkate
poltsak dirutan betiak,
geiago ere nik jakindu det:
ttuzte putzura botiak.