Bertsos - View details   To know more about this section

1967-06-11 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (6. 1967)
Performance
1967-06-11 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Irigoien, Alfonso
Bertsolaris / Authors
Iztueta, Joxe Miel "Lazkao Txiki"
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Parrari bi bertso.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1967-06-11 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nik, parra, zuri beste bertso bat
esatea ez det lotsa,
askotan ixil egiten zera,
bestera irtenez otsa;
alaitzen dira gizona-eta,
alaitutzen da biotza,
gauz bat ori da kanpora azaldu
baten barreneko poza.

Parra deritzan une goxoa
ain da unetxo txukuna,
au da gauza bat al dan guzitan
denok ein bear deguna;
era onetan ezagutzen da
bat maite duen laguna,
gorputzarentzat osasuntsu ta
denok poztutzen gaituna.