Bertsos - View details   To know more about this section

1967-06-11 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Fernando Aire "Xalbador"

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (6. 1967)
Performance
1967-06-11 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Irigoien, Alfonso
Bertsolaris / Authors
Aire, Fernando "Xalbador"
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Iru bertso kontzientziari.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1967-06-11 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Fernando Aire "Xalbador"

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Kontzientziya, izen aundiya,
orai datorkit gogora,
zu zer zaren nik pentsatzeko
pasatu detan denbora!
ustez ezer ez zaren zu eta
zuk igotzen beti gora,
kontzientzirik guk ezpagindu
bizi gindezke gustora...

Kontzientziarekin orroitzen
naiz Kainez ta Abelez,
kontzientziak Kain lurpean
ezarri zuen ahalgez;
nik ere ongi izateko ta
zerbait egitea errez
naiko nuke, bainan kontzientziak
beti erraiten nau ezetz.

Kontzientzia daukanak badu,
ez duenak ez daduka,
ene lekua alerik ere
artan ez nezake truka;
gauza beharra mundu huntako,
ori ez ditaike uka,
kontzientzia gaurko egunean
zoin kristauek ote dauka?