Bertsos - View details   To know more about this section

1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Aritz Lopategi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Performance
1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Lopategi, Aritz
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Mendizalea zara. Zeure helburua hamalau zortzi milakoak egitea zenuen eta ongi kostata, baina bai lortu ere! Gaur jakin duzu hamabosgarren zortzi milako bat azaldu dela.

Description

Melody
Leiho ertzetik entzun dezaket
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Aritz Lopategi

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zortzi milako hamalau mendi
nituen nik ezagunak;
puntarik punta eginak ditut
amaigabeko jardunak,
elur artean pasata gero
egun hotz eta ilunak;
entzun ditut oihartzunak,
esan didate lagunak. (bis)
Hamalau tontor igo nahiean
pasatu ditut egunak,
hamabost ere igo ditzake
hamalau igo ditunak. (bis)

Mendi puntara iritsi eta
Han hasten nintzan orruka;
gainean zeru urdina ikusiz
igoz barrua poztuta.
Beste mendi bat dala orain ta
hain aurkitzen naiz lotuta!
Jarraituko dut burruka,
orain ezin geldituta. (bis)
Beste mendi bat ere badago
eta irrikitan nauka,
banoa hara neure botak ta
neure kordelak hartuta. (bis)

Mundu osoko laino urdinak
izan ditut parez pare;
gora helduta sentitu izan naiz
mundu osoaren jabe,
mendia baita nere bizitzan
dudan oinarri ta habe.
Beste bat dago halare,
oraindik nik igo gabe. (bis)
Beraz horretan jarraituko dut
mendirantza trebe-trebe,
hori igota sentituko naiz
mendi tontorren errege. (bis)