Bertsos - View details   To know more about this section

1990-12-23 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jon Enbeita, Aritz Lopategi

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (2. 1990)
Performance
1990-12-23 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Enbeita, Jon
Lopategi, Aritz
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Etorkizunari buruz hasi zarie alkarrizketan. Zuk, Haritz, argi ikusten duzu; zuk Jon, ostera, ilun deritzozu.

Description

Melody
Arratsalde on lehendabizitik
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1990-12-23 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jon Enbeita, Aritz Lopategi

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Haritz:
Etorkizuna dala ta ez dala
astintzen gabiltz barrenak
argi edo ilun biok dauzkagu
jarririk gure eskemak
ez dozu argi ikusten eta
horregaitik zure penak
etorkizuna ederra dauka
gogor lan eiten duenak (bir)

Jon:
Lana da egiz etorkizuna
itxartu leiken aldaba
zoritxarrean herri honetan
bada makina bat traba
zail izango da argitzen gure
itxaropenaren gaba
anaiartean gaur arte legez
borrokan ari bagara (bir)

Haritz:
Etorkizuna egin daiteke
saiatuaz egunero
sufrimenduak izan ditugu
gure herrian luzero
etorkizuna ilun dala ta
ez zaite jarri hain bero
sekula ez dogu ezer lortuko
pesimista jarri ezkero (bir)

Jon:
Pesimismoa ez da nirea
baizik benetako kezka
sufrimentua eta zigorra
oraindik baita gainezka
kanpokoekin elkartzen gara
ta etxekoei protesta
bide hortatik ene laguna
etorkizun onik ezta (bir)

Haritz:
Orain artean gure bizitza
izan da oso astuna
hala ta ere etorkizuna
ez dot ikusten iluna
inork ez deusku ezer emango
saia gaitezen laguna
geuk egin behar izango dogu
geuretzako etorkizuna (bir)

Jon:
Zure bestean etorkizuna
nik be argi dot desira
baina hortako esperantza bat
izango banu sikira
geugaz ahazturik jarri artean
aberriari begira
geroan ere Euskadirentzat
kateak izango dira (bir)