Bertsos - View details   To know more about this section

1992-12-11 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1992-12-11 Zumarraga Jaialdia
Gai-emailea
Garzia, Joxerra
Bertsolaris / Authors
Lopategi, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Txikitan zer egiten huen? Hire ametsak zein hituan?

Description

Melody
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1992-12-11 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Oroipen txarrak ahaztu nahi ditut
eta oneneri eutsi,
aitona zer zen bilobek jakin
dezaten bihar edo etzi,
behi zaintzen ziren egun gehienak
eta eskolara gutxi,
Patrozinio maistra faszistak
asko ez zidan irakatsi.

Nere mendiko zorion hura
halako batean eten,
eta han nauzue neure kabitik
urruti samar joaten,
nere aita-amak hamar umekin
aho gehiegi baizuten,
hamabi urte egiterako
praile bialdu ninduten.

Sakramentino komentu hura
bai haundi eta itzela,
egun batzutan oilategia,
beste askotan kartzela,
hargatik sarri kantatu ohi det
gaur Zumarragan bezela,
udaberririk goza ez duen
bertsolari bat naizela.