Bertsos - View details   To know more about this section

2005-03-20 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Xabier Sukia, Felix Zubia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Orixe Saria (10. 2005. Donostia, Añorga)
Performance
2005-03-20 Donostia Sariketa
Gai-emailea
Tolosa, Gorka
Bertsolaris / Authors
Sukia, Xabier
Zubia, Felix
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Jakina da garai hauetan zuhaitz eguna ospatzen dela. Zuek biak bi zuhaitz zarete. Zu, Xabier, ipurditik atera zaituzten zuhaitz zaharra. Zu, Felix, bere lekuan sartuko dutena.

Description

Melody
Erreguetan ari nintzela
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2005-03-20 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Xabier Sukia, Felix Zubia

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Sukia:
Ni zulotikan atera eta
zu bertan sartu zaituzte;
zaharra kendu paretik eta
geroa da gazte-gazte
ta horregatik hasarretzerik
aizu ez zazula uste
baina gutxinez iraun ezazu
nik iraun dedan hainbeste.

F. Zubia:
Zu iraulita eta ni zutik
jarririkan parez pare
neronek ere izan nahi nuke
parke hontako ondare;
nere hostroak egingo dira
zure eguratsan jabe
baina sustraiak non sartzen diren
inoiz ere ahaztu gabe.

X. Sukia:
Zuri aukera eman dizute
eta neretzat kastigu
bizitza honek zuhaitzoi behintzat
aukerak eman dizkigu:
zenbat bikote enborran kontra
muxu bat, bi edo hiru...
Izango zera bikote askoren
maitasunaren testigu.

F. Zubia:
Azal gainean jar dezatela
euren maitasunan hitza;
oroigarria izan dadila
parke zaharreko haritza;
hiru urtera haien umeak
nigan jolasten dabiltza
nere inguruan berri dadila
herri hontako bizitza.

X. Sukia:
Bizitza asko izango dezu
arrazoi hala da hori
zure inguruan jira-biraka
zenbat kontu ta istori;
zure adarretan hankak jarrita
kantuan hainbeste txori;
agian bota ein zaitzakete
baina ez zaitez erori.

F. Zubia:
Bizi luzea izan nahi nuke
zurea baino hobea
udaberria gainean degu
bizigarri da ordea.
Zeuregan hartuz eguzki eta
naturaren kolorea
zure ohorez ernetuko da
nere lehenengo lorea.