Bertsos - View details To know more about this section
2005-04-02 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Jexux Mari Irazu Muñoa
Bertsoa entzun |
2005-04-02 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Jexux Mari Irazu Muñoa
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J.M. Irazu:
Behingoatik pasako degu
hamar eguneko hotza;
pixkat zahartuta egonagatik
bero daukagu bihotza.
N. Gabilondo:
Alper-alperrik gabiltz horiek
aspaldi urtean gordez;
orain gorputza berotu nahi det
burua berotu ordez.
J.M. Irazu:
Basarri eta Uztapide hor
su bajuan gori-gori...
Aita Santua hiltzea baino
okerragoa da hori!
N. Gabilondo:
Ba goxo-goxo egongo gera
liburu danak erreta
ta horrenbeste zertan inporta
buruz dakizkizu eta!
J.M. Irazu:
Buruz ta biak behar ditut nik
ondo kontuak atera;
danak kantatu behar dizkizut
ordun berotuko zera!
N. Gabilondo:
Neri're pena pixkat eman dit
hori ezin det ukatu;
biak batera egin ditzagun
nik erre ta zuk kantatu.
J.M. Irazu:
Beste gauza bat armarioan
sutarako ainakua:
derrepentean bota ezazu
gue bodako soinekua!
N. Gabilondo:
Erlijioan nola badegun
biok sinismen oparo
noski bertsoa erre behar da
Biblia baino lehenago.
J.M. Irazu:
Erlijioa eta bertsoa
suarentzat egizkoa
gurutze bat'e badegu baino
hura ere burnizkua.
N. Gabilondo:
Denak banaka kontatu ditut
ehun bat liburutik gora;
zu lasai danak erretzerako
argia etorriko da.
J.M. Irazu:
Bai hala gerta dedin emazte
badegu nahiko beharra:
neri aspaldi joan zitzaizkidan
argia eta indarra.
N. Gabilondo:
Gero berriro berreskuratzen
gogotik nahi nuke neka;
beraz guztiak idatz ditzagun
idazten dakigu eta.
J.M. Irazu:
Argirik gabe puska batean
ez ote degu mejora?
Benga amona ipurdi hori
aitona zaharran ondora.
N. Gabilondo:
Zure ondoan pasatu arren
jadanik urte oparo
lehen ez ninduzun asko berotzen
eta orain gutxiago.